2010/02/16

Talde dinamikak

Taldea oso dinamikoa den egitura da, bertan aniztasun handiko pertsonek parte hartuko baitute eta gertaera eta espazio anitzetan emango baitira prozesu ezberdinak. Hala, taldeako kideen adinaren eta kopuruaren arabera aldatu egingo da jarraitu beharreko bidea. Hala ere, taldean ematen diren kontu asko errepikatu egiten dira, talde tipologia ezberdina izan arren.

Talde dinamika eta honen inguruko lanketa orain berrogeita hamar urte inguru hasi zen, Kurt Lewin izan zelarik sortzailea. Hemendik abiatuz eta pixkanaka taldearen inguruko ikerketak, hausnarketak, taldean lan egiteko metodoak... ugaritzen joan dira, egun duten hedapen zabala izan arte.

Denborarekin dinamika hitza, eta ondorioz talde dinamika, esanahi ezberdinak bilduz joan da eta beraz garrantzitsua da zertaz ari garen argitzea. Hona hemen hiru esanahi desberdin:

  1. Talde bat deritzoguna elkartzen denean, egoera horretan ematen diren fenomeno ezberdinen multzoa. Hau da, talde baten historia edo garapenean gertatzen den guztia.
  2. Psikologiako adar bat bezala definitu izan da talde dinamika, psikologiatik eratortzen den zientzia edo ikerketa. Talde dinamikak, giza taldeek jokatzeko duten modua aztertzeko, ikerketa metodo zientifikoak aplikatzea du helburu.
  3. Gero eta gehiago erabiltzen den esanahia, zientzia puru baino, zientzia aplikatu bat litzateke; hau da, taldeekin lan egiteko metodo praktikoen multzoa. Zentzu honetan, agian, talde dinamika baino "talde dinamikan oinarrituriko lanerako teknikak" izango genituzke mintzagai.

No hay comentarios: