2010/02/22

Rol-ak

Hezkuntzan jolasak erabiltzearen garrantzia aipatu dugu behin eta berriro, baita zein aberasgarria izan daitekeen ikasleen heziketarako ere. Baina ezin dugu ahaztu ikaslea talde baten barnean dagoela kokatuta eta bertako kide den unetik rol eta jokabide batzuk bere bilakatzen dituela. Hau da, norberak taldean duen estatusaren arabera, portaera eredu batzuk atxikita izango ditu, ingurunekoek espero dute era batera edo bestera jokatzea, eta ondorioz, taldeak edota gizarteak berarengandik espero dituen paperak betetzen ditu gizabanakoak. Bestalde, pertsona bakoitzak rol ezberdinak hartu ditzake une edo egoera ezberdinen arabera.

Ondorioz, uneoro kontutan hartu behar dugu talde baten barruan sor daitekeen rol banaketa hau. Izan ere, zenbaiten jokabidea baldintzatu dezake, baita oztopatu ere, baina ez ez delako gai eskatzen zaiona egiteko, ezarri zaion paperak hala jokatzeko eskatzen diolako baizik. Hona hemen aurki ditzakegun rol batzuk:
  • Liderra
  • Erritualista
  • Barregarria
  • Zorrotza eta kritikoa
  • Suntsitzailea
  • Lotsatia
  • Hiztuna
  • Chivo expiatorio
  • Behatzailea
Hauetaz gain beste mota batzuetako rolak ere aurki ditzakegu. Esaterako, taldeari lotuta dauden rolak:
  • Behatzaile-idazkaria
  • Bake egilea
  • Animatzailea
  • Irekia-konprometitua
  • Komunikazio bideak errazten saiatzen dena
edo errendimenduari loturiko rolak:
  • Iniziatiba duena
  • Estimulatzailea
  • Galdetzailea
  • Iritzi emailea
  • Ebaluatzaile kritikoa
Esan bazala, rol hauek baldintzatu egingo dute gure lan egiteko modua, batzuk positiborantz eta beste batzuk negatiborantz. Horregatik, uneoro kontuan hartu beharko ditugu eta zenbaitetan esku hartu egoera hauek ekidin edo aldatzeko. Horretarako, rol aldaketak bultza ditzakegu ikasleen artean, eta zenbait rol edo ohitura aldatzea neketsua eta prozesu luzea izango litzakeen arren, beste batzuk errazagoak izango dira; adibidez, taldean parte hartzeko eta ardura ezberdinak banatzeko dauzkagun rolak.

Rolen munduan sartzeko teknika interesgarri eta dibertigarrietako bat rol jolasak erabiltzea litzateke, haurrek jolastzat harturik erraz aldatzen baitute bere egunerokotasunean jokatzen duten rola fikziozko pertsonaia berriaren rolarengatik. Horietako joko baten adibide dugu lehenago ikusi dugun bunkerra jolasa.

No hay comentarios: