2010/02/22

Rol-ak

Hezkuntzan jolasak erabiltzearen garrantzia aipatu dugu behin eta berriro, baita zein aberasgarria izan daitekeen ikasleen heziketarako ere. Baina ezin dugu ahaztu ikaslea talde baten barnean dagoela kokatuta eta bertako kide den unetik rol eta jokabide batzuk bere bilakatzen dituela. Hau da, norberak taldean duen estatusaren arabera, portaera eredu batzuk atxikita izango ditu, ingurunekoek espero dute era batera edo bestera jokatzea, eta ondorioz, taldeak edota gizarteak berarengandik espero dituen paperak betetzen ditu gizabanakoak. Bestalde, pertsona bakoitzak rol ezberdinak hartu ditzake une edo egoera ezberdinen arabera.

Ondorioz, uneoro kontutan hartu behar dugu talde baten barruan sor daitekeen rol banaketa hau. Izan ere, zenbaiten jokabidea baldintzatu dezake, baita oztopatu ere, baina ez ez delako gai eskatzen zaiona egiteko, ezarri zaion paperak hala jokatzeko eskatzen diolako baizik. Hona hemen aurki ditzakegun rol batzuk:
  • Liderra
  • Erritualista
  • Barregarria
  • Zorrotza eta kritikoa
  • Suntsitzailea
  • Lotsatia
  • Hiztuna
  • Chivo expiatorio
  • Behatzailea
Hauetaz gain beste mota batzuetako rolak ere aurki ditzakegu. Esaterako, taldeari lotuta dauden rolak:
  • Behatzaile-idazkaria
  • Bake egilea
  • Animatzailea
  • Irekia-konprometitua
  • Komunikazio bideak errazten saiatzen dena
edo errendimenduari loturiko rolak:
  • Iniziatiba duena
  • Estimulatzailea
  • Galdetzailea
  • Iritzi emailea
  • Ebaluatzaile kritikoa
Esan bazala, rol hauek baldintzatu egingo dute gure lan egiteko modua, batzuk positiborantz eta beste batzuk negatiborantz. Horregatik, uneoro kontuan hartu beharko ditugu eta zenbaitetan esku hartu egoera hauek ekidin edo aldatzeko. Horretarako, rol aldaketak bultza ditzakegu ikasleen artean, eta zenbait rol edo ohitura aldatzea neketsua eta prozesu luzea izango litzakeen arren, beste batzuk errazagoak izango dira; adibidez, taldean parte hartzeko eta ardura ezberdinak banatzeko dauzkagun rolak.

Rolen munduan sartzeko teknika interesgarri eta dibertigarrietako bat rol jolasak erabiltzea litzateke, haurrek jolastzat harturik erraz aldatzen baitute bere egunerokotasunean jokatzen duten rola fikziozko pertsonaia berriaren rolarengatik. Horietako joko baten adibide dugu lehenago ikusi dugun bunkerra jolasa.

2010/02/20

Sorgina pirulina

Sorgina pirulina harrapaketa jolas bat da, Takolo, Pirrutx eta Porrotxekin oso ezaguna egin zena. Jolasa sorginak besteak harrapatzean datza. Hortaz, haur bat sorgina izango da eta gainontzekoek Sorgina pirulina-ren abestia kantatuko diote, bere inguruan daudelarik. Abestia amaitutakoan guztiak korrika aterako dira eta sorginak norbait harrapatu beharko du. Harrapatua izango da sorgin berria eta honi ere abestuko diote, jarraian ihes eginez. Abesti honi esker, txikitan oso ohikoa den harrapaketa jolasa dibertigarriago bihur dezakegu, eta baita abeslari bikainak sortu ere!

Sorgina pirulina

Sorgina pirulina erratza gainean
ipurdia zikina kapela buruan.
Sorgina, sorgina
ipurdia zikina,
tentela zara zu?
ezetz harrapatu!

Egin klik hemen Sorgina pirulinaren abestia entzuteko.

Atso itsua

Mari Ttipi

Jolas musikatua da. Borobil batean kokatu eta erdian geratzen dena Mari Ttipi izango da. Guztiek abestia kantatuko dute, bitartean gure protagonista erdian kalejiran dabilelarik. Abestiaren bigarren zatira iritsitakoa Mari Ttipi ikaskide baten parean geratuko da eta batera dantzatuko dute (eskuak alde batera eta bestera mugituz eta buelta emanez). Abestia amaitutakoa Mari Ttipik bere laguna erdira aterako du eta biek batera kalejirari ekingo diote, abestia hastearekin. Kantuaren bigarren zatian berriz ere gelakide batekin elkartuko dira dantzarako, oraingoan lau izango direlarik dantzan ari direnak. Abestia behin eta berriro errepikatuko da, partaide guztiak dantzan jarri artean.

Mari Ttipi

Kaletik nindoala
Mari Ttipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
ttipi ttipi dantzatzen.

Dantza ttipi ttipi
dantza ttipi ttop
dantza ttipi ttipi
baina dantzatu ondo.

Jolasak musika hezkuntzan

Musika hezkuntzan hainbat jolas erabil ditzakegu, klaseak dibertigarriagoak egiteaz gain ikasleen ezagutza musikala zabaltzen lagunduko digutenak. Izan ere, nahikoa da gure ingurura begiratzea haurrek erabiltzen dituzten hainbat eta hainbat jolasek musika eta abestiak dituztela ohartzeko. Beraz, klasean hauek proposa ditzakegu eta ikasleei jolasa ondo bideratuz musikaren alderdi desberdinak landu. Horrela, abestidun jolas bat proposa diezaiekegu, aurretik abestia landu eta tono egokian kokatuz; ondorioz, abesteko ohitura egokia hartuko dutelarik.

Trenaren jolasa




Magisteritza musikaleko ikaslea naizen aldetik, jolasak musika hezkuntzan ere erabil daitezkeela eta erabilpen ona emanez gero oso baliagarriak izan daitezkeela esan behar dut. Horren adibideetako bat dugu bideo hau, non ikasleen memoria musikala lantzen duten.

2010/02/19

Jolasak, zenbait adibide

Aurkepenezkoak edo ezagutza jolasak:
Baieztapen edo konfiantza jolasak:
Komunikazioa eta kooperazioa:
Distentziozkoak:
Animaziozkoak:
Ebaluatzekoak:
Gaubelak:

Jolas gehiago ikusteko egin klik hemen.

Ezkutaketa alderantziz

Bakarra ezkutatzen da eta gainontzekoek bilatu egin behar dute. Horretarako binaka ateratzen dira ezkutatuaren bila eta aurkitu ahala berarekin geratzen dira. Horregatik leku handia bilatzea komeni da.

Aingerua eta deabrua

Herrian zehar egiteko ekintza da. Talde bakoitzari 8 puntu ematen zaizkio jokoaren hasieran eta amaierarako ahalik eta puntu gehien lortu beharko dituzte. Talde bakoitzean ez da jokalari gehiegi egotea komeni. Aldi berean, herrian zehar aingeruz eta deabruz jantzitako bi pertsona ibiliko dira, begiraleak zein haurrak berak. Puntuak nola lortu:

  • Beste talde batekin topatuz gero GELDI! oihukatu behar da eta linternarekin seinalatu.
  • Ondoren bi taldeen artean dagoen distantzia kontatu behar da. Distantzia hau 5/10 pausokoa baino txikiagoa bada beste taldeak bere puntu bat eman beharko dio.
  • Deabruarekin topatuz gero puntu bat kenduko die.
Horrenbestez, aingeruaren lana ezkutuan ibiltzea izango da eta deabruarena taldeen bila ibiltzea.

Semaforoa

Semaforo baten marrazkia egiten du norberak bere paperean eta argi bakoitza dagokion kolorearekin margotu. Ondoren, kolore bakoitzaren ondoan idatziko dute:

  • Gorria = gutxien gustatutakoa
  • Laranja = erdizka gustatutakoa
  • Berdea = gehien gustatutakoa

Diana

Diana handi bat egiten da. Haurrek papertxoetan ebaluatu beharreko jarduera edo ekintzei buruzko iritziak idatziko dituzte. Gero banan-banan dianara ateratzeko eskatzen zaie, idatzi dutena azaldu eta dianan kokatuko dute: onak edo gehin gustatu zaizkienak erdian eta txarrak edo gustuko izan ez dituztenak kanpoan.

Dortoka


Batzuk dortoka ehiztariak izango diren bitartean, gainontzekoak dortokak izango dira. Dortoken helburua irteeratik helmugara arrapatuak izan gabe iristea da. Baina horretarako dortoka ehiztariak ekidin beharko dituzte, zeintzuek oskolean jotzen badituzte eliminatuak diren. Dortokek arriskua ikusten dutenean buruz gora etzan eta hankak eta eskuak mugituz salbatu daitezke. Gero berriz ere lau hankatan jarri eta aurrera jarraitzeko.

Muxuplakaje

Borobil bat egiten da eta bakoitzari zenbaki bat ematen zaio. Guztien erdien pertsona bat kokatzen da. Honek bi zenbaki esaten ditu. Lehenengo esan duen zenbakiak bigarrengo zenbakiari muxu eman behar dio, baina azken honek hau gertatu baino lehen erdikoari eman behar dio muxu; hau da: erdikoak 2 eta 5 esaten baditu hurrenez hurren, 2ak 5ari eman beharko dio muxu eta 5ak erdikoari. Muxua ematea lortzen ez duena erdian geratzen da.

Jokoa egiteko beste modu bat taldeaka jarrita egitea da. Alde batekoek zenbakiak edukiko dituzte eta besteek abederako hizkiak. Muxua erdikoari ala beste taldekoari eman txandakatuz egin daiteke. Lortzen ez duena erdian gelditzen da eta jarraian, hurrengo lehiakideak atera ondoren, kanpora joango da eliminaturik.

Bunkerra

Roll-en dinamika bat da. Haur bakoitzari paper bat emango zaio pertsonaia baten deskribapenarekin. Jokoak beraien artean eta adostasunez lau pertsona aukeratzean datza. Izan ere, munduan istripu nuklear bat gertatuko da eta lauk baino ez dute edukiko bunkerrean babestu eta gero mundua aurrera ateratzeko aukera. Pertsonaiak:

· Abokatua.
· Abokatuaren emaztea.
· Hiltzailea.
· Prostituta.
· Homosexuala.
· Apaiza.
· Lizentziatu berria.
· Umea.
· .....

Pertsonaia bakoitzari nahi ditugun ezaugarriak emango dizkiogu, denek izango dutelarik alderdi positibo bat eta negatibo bat, gutxi gora-behera.

Mezua

Bi talde egiten dira. Horietatik bat ilara batean jarriko da eta besteak bi ilara egingo ditu, aurreko taldearen alde banatan eta paraleloki. Bitan zatituta dagoen taldearen zati batek mezu bat bidali beharko dio beste taldekideei. Hitzak besterik ezingo dituzte erabili. Bitartean, erdikdo taldearen helburua mezua ez iristea izango da, horretarako nahi dituzten mugimendu eta soinu guztiak egiteko aukera izango dutelarik, baina beti ere ilarak mantenduz.


Ardiak eta otsoa


Pare bat otso aukeratzen dira eta gainontzekoek artaldea osatzen dute. Ardiek elkar heldu behar dute ahalik eta indar handienez, otsoek artaldetik atera nahiko baitituzte. Ardiren bat artaldetik askatzen den unean otso bihurtzen da eta gainontzeko otsoei lagunduko die artaldea sakabanatzen.

2010/02/18

Argazkiak topatzen

Herri bat edo toki bat ezagutzeko egiten den jolasa da. Herriko leku desberdinen argazkiak dauzkaten orrialdeak banatzen dira. Helburua leku hori aurkitzea da, bertan argazki bat egitea egon zarela egiaztatzeko eta ondoren azpialdean agertzen diren galderak erantzutea. Azken honetarako herrikoei galderak egin diezaizkiekete. Adinaren arabera argazkia ateratzearen atala alde batera utz daiteke. Amaieran galdera guztiak komunean jartzen dira.

Laranja eta limoia

Borobilean esertzen da eta bat erdian. Hau nahi duenarengana zuzenduko da eta fruta baten izena esango. Laranja esaten badizu eskubikoaren izena esan behar duzu eta limoia esatean, berriz, ezkerrekoarena. Akatsen bat eginez gero erdira atera behar zara. "Saskia beteta dago" esamoldearekin denak aldatzen dira eta zutik azkena geratzen dena erdira. Joko honekin hainbat moldaketa egin daitezke, esaterako, laranja bakarrik esan beharrean laranja, laranja, limoia, laranja esanaz.

Aulki jolasa


Jokalari kopurua baino aulki kopuru gutxiago jartzen dira borobil bat eginez. Partehartzaileak inguruan dabiltza dantzan eta musika gelditzen denean eseri egin beharko dira. Tokirik aurkitzen ez duena ez da eliminatzen, ordea. Helburua denak eser daitezen da, horretarako bata bestearen gainean eseriz, zutik jarriz... eta elkar laguntzaz baliatu beharko direlarik, gero eta aulki gutxiago egongo baitira.


Urpekuntzia


Talde bakoitza ilaran jartzen da, aurreko taldekideari begira eta hau bizkarretik helduz. Guztiek begiak isten dituzte, azkenak izan ezik, honek gainerakoak gidatu beharko dituelarik. Horretarako kolpetxoak emango dizkie bizkarrean, eskuinean eskuinera okertzeko eta ezkerrean ezkerrerantz joateko. Lehenengo dagoen taldekidea misila izango da. Hau jaurtitzeko azkenak buruan kolpetxo bat emango dio bere aurrekoari, katea eginez lehenengoarengana seinalea iritsi arte. Orduan, hau aurrerantz ateratzen da, beti ere begiak itxita eta zuzenean. Beste urpekuntza batekin topo egiten badu hartako azkena elimitatua izango da. Misila bere taldera itzuli eta azkena jarriko da.

Jolasen sailkapena

Talde dinamiketan erabiltzen ditugun jolasak mota askotakoak izan daitezke, ematen diogun erabileraren arabera talde batean edo bestean sartu dezakegularik. Hona hemen aurki ditzakegun jolas mota ohikoenak:

  • Aurkezpenekoak edo ezagutza jolasak: joku hauen funtsa haurrek elkar ezagut dezaten da, bai beraien izenak ezagutzeko, baita beraiei buruzko beste edozein gauzei buruzko informazioa jasotzeko ere.
  • Baieztapen edo konfiantza jolasak: edozein arraziorengatik haurren artean sortu daitezkeen konfiantzarik ezak gutxitzeko eta batak bestearengan sinesteko egiten dira, baita norberarenganako konfidantza indartu edo berreskuratzeko ere.
  • Komunikazioa eta kooperazioa: elkarrekin lan egiteko eta horrela komunikatzen eta elkar lan egiten ikasteko balio dute.
  • Distentsiozkoak: egoera korapilotsuen aurrean edo tentsio handiko egoerak baretu eta aurrera eramateko jokoak dira.
  • Animaziozkoak: haurren animoak behera egiten duenean erabiltzeko egokiak, modu honetan beraien autoestima igo edota berriz ere animatzeko.
  • Ebaluaziozkoak: aurretik egin diren ekintza edo jardueren inguruko iritziak eta kritikak jasotzeko. Horrela funtzionamendua hobetu daiteke eta edozein unetan egin daitezke (ez amaieretan bakarrik).
  • Gaubelak: gauez egin ohi diren jolasak; duten helburuaren arabera funtzio bat edo beste bat beteko dute.



2010/02/16

Talde dinamikak

Taldea oso dinamikoa den egitura da, bertan aniztasun handiko pertsonek parte hartuko baitute eta gertaera eta espazio anitzetan emango baitira prozesu ezberdinak. Hala, taldeako kideen adinaren eta kopuruaren arabera aldatu egingo da jarraitu beharreko bidea. Hala ere, taldean ematen diren kontu asko errepikatu egiten dira, talde tipologia ezberdina izan arren.

Talde dinamika eta honen inguruko lanketa orain berrogeita hamar urte inguru hasi zen, Kurt Lewin izan zelarik sortzailea. Hemendik abiatuz eta pixkanaka taldearen inguruko ikerketak, hausnarketak, taldean lan egiteko metodoak... ugaritzen joan dira, egun duten hedapen zabala izan arte.

Denborarekin dinamika hitza, eta ondorioz talde dinamika, esanahi ezberdinak bilduz joan da eta beraz garrantzitsua da zertaz ari garen argitzea. Hona hemen hiru esanahi desberdin:

  1. Talde bat deritzoguna elkartzen denean, egoera horretan ematen diren fenomeno ezberdinen multzoa. Hau da, talde baten historia edo garapenean gertatzen den guztia.
  2. Psikologiako adar bat bezala definitu izan da talde dinamika, psikologiatik eratortzen den zientzia edo ikerketa. Talde dinamikak, giza taldeek jokatzeko duten modua aztertzeko, ikerketa metodo zientifikoak aplikatzea du helburu.
  3. Gero eta gehiago erabiltzen den esanahia, zientzia puru baino, zientzia aplikatu bat litzateke; hau da, taldeekin lan egiteko metodo praktikoen multzoa. Zentzu honetan, agian, talde dinamika baino "talde dinamikan oinarrituriko lanerako teknikak" izango genituzke mintzagai.

Jokoak - Dinamikak

Joko eta dinamikaren arteko desberdintasuna bereiztea eta termino bat ez bestearekin nahastea garrantzitsua da. Maiz sinonimotzat hartzen ditugu, baina jokuaren helburu bakarra ondo pasatzea da. Hau dinamika bat bihurtuko da helburu jakin batera bideratzen dugun unean.


Horregatik hezkuntzan jolasak erabili nahi ditugunean beharrezkoa da hori kontutan hartzea eta jolasak helburu jakin baterantz bideratzea. Hala egin ezean jolasak ez baitigute hezitzeko balioko.