2010/02/22

Rol-ak

Hezkuntzan jolasak erabiltzearen garrantzia aipatu dugu behin eta berriro, baita zein aberasgarria izan daitekeen ikasleen heziketarako ere. Baina ezin dugu ahaztu ikaslea talde baten barnean dagoela kokatuta eta bertako kide den unetik rol eta jokabide batzuk bere bilakatzen dituela. Hau da, norberak taldean duen estatusaren arabera, portaera eredu batzuk atxikita izango ditu, ingurunekoek espero dute era batera edo bestera jokatzea, eta ondorioz, taldeak edota gizarteak berarengandik espero dituen paperak betetzen ditu gizabanakoak. Bestalde, pertsona bakoitzak rol ezberdinak hartu ditzake une edo egoera ezberdinen arabera.

Ondorioz, uneoro kontutan hartu behar dugu talde baten barruan sor daitekeen rol banaketa hau. Izan ere, zenbaiten jokabidea baldintzatu dezake, baita oztopatu ere, baina ez ez delako gai eskatzen zaiona egiteko, ezarri zaion paperak hala jokatzeko eskatzen diolako baizik. Hona hemen aurki ditzakegun rol batzuk:
  • Liderra
  • Erritualista
  • Barregarria
  • Zorrotza eta kritikoa
  • Suntsitzailea
  • Lotsatia
  • Hiztuna
  • Chivo expiatorio
  • Behatzailea
Hauetaz gain beste mota batzuetako rolak ere aurki ditzakegu. Esaterako, taldeari lotuta dauden rolak:
  • Behatzaile-idazkaria
  • Bake egilea
  • Animatzailea
  • Irekia-konprometitua
  • Komunikazio bideak errazten saiatzen dena
edo errendimenduari loturiko rolak:
  • Iniziatiba duena
  • Estimulatzailea
  • Galdetzailea
  • Iritzi emailea
  • Ebaluatzaile kritikoa
Esan bazala, rol hauek baldintzatu egingo dute gure lan egiteko modua, batzuk positiborantz eta beste batzuk negatiborantz. Horregatik, uneoro kontuan hartu beharko ditugu eta zenbaitetan esku hartu egoera hauek ekidin edo aldatzeko. Horretarako, rol aldaketak bultza ditzakegu ikasleen artean, eta zenbait rol edo ohitura aldatzea neketsua eta prozesu luzea izango litzakeen arren, beste batzuk errazagoak izango dira; adibidez, taldean parte hartzeko eta ardura ezberdinak banatzeko dauzkagun rolak.

Rolen munduan sartzeko teknika interesgarri eta dibertigarrietako bat rol jolasak erabiltzea litzateke, haurrek jolastzat harturik erraz aldatzen baitute bere egunerokotasunean jokatzen duten rola fikziozko pertsonaia berriaren rolarengatik. Horietako joko baten adibide dugu lehenago ikusi dugun bunkerra jolasa.

2010/02/20

Sorgina pirulina

Sorgina pirulina harrapaketa jolas bat da, Takolo, Pirrutx eta Porrotxekin oso ezaguna egin zena. Jolasa sorginak besteak harrapatzean datza. Hortaz, haur bat sorgina izango da eta gainontzekoek Sorgina pirulina-ren abestia kantatuko diote, bere inguruan daudelarik. Abestia amaitutakoan guztiak korrika aterako dira eta sorginak norbait harrapatu beharko du. Harrapatua izango da sorgin berria eta honi ere abestuko diote, jarraian ihes eginez. Abesti honi esker, txikitan oso ohikoa den harrapaketa jolasa dibertigarriago bihur dezakegu, eta baita abeslari bikainak sortu ere!

Sorgina pirulina

Sorgina pirulina erratza gainean
ipurdia zikina kapela buruan.
Sorgina, sorgina
ipurdia zikina,
tentela zara zu?
ezetz harrapatu!

Egin klik hemen Sorgina pirulinaren abestia entzuteko.

Atso itsua

Mari Ttipi

Jolas musikatua da. Borobil batean kokatu eta erdian geratzen dena Mari Ttipi izango da. Guztiek abestia kantatuko dute, bitartean gure protagonista erdian kalejiran dabilelarik. Abestiaren bigarren zatira iritsitakoa Mari Ttipi ikaskide baten parean geratuko da eta batera dantzatuko dute (eskuak alde batera eta bestera mugituz eta buelta emanez). Abestia amaitutakoa Mari Ttipik bere laguna erdira aterako du eta biek batera kalejirari ekingo diote, abestia hastearekin. Kantuaren bigarren zatian berriz ere gelakide batekin elkartuko dira dantzarako, oraingoan lau izango direlarik dantzan ari direnak. Abestia behin eta berriro errepikatuko da, partaide guztiak dantzan jarri artean.

Mari Ttipi

Kaletik nindoala
Mari Ttipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
ttipi ttipi dantzatzen.

Dantza ttipi ttipi
dantza ttipi ttop
dantza ttipi ttipi
baina dantzatu ondo.

Jolasak musika hezkuntzan

Musika hezkuntzan hainbat jolas erabil ditzakegu, klaseak dibertigarriagoak egiteaz gain ikasleen ezagutza musikala zabaltzen lagunduko digutenak. Izan ere, nahikoa da gure ingurura begiratzea haurrek erabiltzen dituzten hainbat eta hainbat jolasek musika eta abestiak dituztela ohartzeko. Beraz, klasean hauek proposa ditzakegu eta ikasleei jolasa ondo bideratuz musikaren alderdi desberdinak landu. Horrela, abestidun jolas bat proposa diezaiekegu, aurretik abestia landu eta tono egokian kokatuz; ondorioz, abesteko ohitura egokia hartuko dutelarik.

Trenaren jolasa




Magisteritza musikaleko ikaslea naizen aldetik, jolasak musika hezkuntzan ere erabil daitezkeela eta erabilpen ona emanez gero oso baliagarriak izan daitezkeela esan behar dut. Horren adibideetako bat dugu bideo hau, non ikasleen memoria musikala lantzen duten.

2010/02/19

Jolasak, zenbait adibide

Aurkepenezkoak edo ezagutza jolasak:
Baieztapen edo konfiantza jolasak:
Komunikazioa eta kooperazioa:
Distentziozkoak:
Animaziozkoak:
Ebaluatzekoak:
Gaubelak:

Jolas gehiago ikusteko egin klik hemen.