2009/10/27

Zenbait helbide

Beste ezertan hasi aurretik, gaiaren inguruko zenbait helbide interesgarriren zerrenda aurkeztuko dut. Bertan informazio desberdina aurki dezakegu; bai zer den jolasa eta zein jolas mota desberdin aurki ditzakegun, bai jolasari eta honen garrantziari buruzko artikuluak, baita jolas ugariren adibideak ere.

- Wikipedia: jolasaren definizioa eta horren inguruko zenbait datu interesgarri: ezaugarriak, jolas motak, eboluzioa...

- Jolasaz hizketan: hik hasi aldizkariko elkarrizketa artikulua, non ezpezialista batek jolas kooperatiboei buruzko informazio interesgarria ematen duen.

- Jolasaren garrantzia hezkuntzan: jolasak haurrengan duen garrantzia eta hezkuntzan nola eragiten duen, baita beste informazio iturri batzuetara heltzeko bidea ere.

- Jolasa eta hizkuntza: jolasak hizkuntzan izan dezakeen eragina eta nola lagun diezaiokeen batak besteari.

- Jolasa eta hezkuntza: jolasak zertan laguntzen duen eta honek hezkuntzarekin duen harremana.

- Trukeme: jolasei buruzko informazio eta bereziki jolas kooperatiboei buruz jakin beharreko zenbait ezaugarri garrantzitsu.

- Ostadarra: jolas egiteko tresna desberdinak aurkituko ditugun orrialdea, jolas desberdinetaz gain hauekin lotura duten ipuin, errezeta, abesti... eta beste hainbat jarduera.

- Aisia.net: beste hainbat gauzen artean jolasen inguruko azken informazioak, albisteak, argitalpenak... eta material erabilgarri desberdinak.

- Kometa: jolasen inguruko informazioa, katalogoak, albisteak...

- Jolasak: erabilgarriak izan daitezkeen zenbait jolasen aurkezpenak.

No hay comentarios: