2009/10/27

Aurkezpena

Guztiok dakigu haurrek ordu asko pasatzen dituztela jolasean, edo garai batean behintzat hala egiten zutela, egun gero eta zalantza gehiago baitauzkat honen inguruan. Jolasean bai, egiten dute; baina ziur aski ez garai bateko haurrek bezala.
Hala eta guztiz, jolasak oraindik ere bizirik darrai eta haurrentzat eta gazteentzat erakargarritasun handia du, baita hainbat heldurentzat ere. Baina jolaserako gogo honek haurrengan eta gazteengan duen eraginean zentratuko gara bereziki.
Izan ere, jolasari baliagarritasun handia atera ziezaiokegu eta hortan oinarrituko gara jolasa hezkuntzara ekartzearekin batera. Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako haurrek biziki atsegin dute jolasa eta honetaz balia gaitezke hezkuntzari dagozkion zenbait kontzeptu helarazi eta barneratzeko.
Beraz, hemendik aurrera zein diren jolasaren bitartez egin ditzakegun gauzak, hauek nola burutu ditzakegun eta zeintzuk diren jolas horietariko batzuk aipatuko dugu, besteak beste.

No hay comentarios: