2010/02/18

Aulki jolasa


Jokalari kopurua baino aulki kopuru gutxiago jartzen dira borobil bat eginez. Partehartzaileak inguruan dabiltza dantzan eta musika gelditzen denean eseri egin beharko dira. Tokirik aurkitzen ez duena ez da eliminatzen, ordea. Helburua denak eser daitezen da, horretarako bata bestearen gainean eseriz, zutik jarriz... eta elkar laguntzaz baliatu beharko direlarik, gero eta aulki gutxiago egongo baitira.


Urpekuntzia


Talde bakoitza ilaran jartzen da, aurreko taldekideari begira eta hau bizkarretik helduz. Guztiek begiak isten dituzte, azkenak izan ezik, honek gainerakoak gidatu beharko dituelarik. Horretarako kolpetxoak emango dizkie bizkarrean, eskuinean eskuinera okertzeko eta ezkerrean ezkerrerantz joateko. Lehenengo dagoen taldekidea misila izango da. Hau jaurtitzeko azkenak buruan kolpetxo bat emango dio bere aurrekoari, katea eginez lehenengoarengana seinalea iritsi arte. Orduan, hau aurrerantz ateratzen da, beti ere begiak itxita eta zuzenean. Beste urpekuntza batekin topo egiten badu hartako azkena elimitatua izango da. Misila bere taldera itzuli eta azkena jarriko da.

Jolasen sailkapena

Talde dinamiketan erabiltzen ditugun jolasak mota askotakoak izan daitezke, ematen diogun erabileraren arabera talde batean edo bestean sartu dezakegularik. Hona hemen aurki ditzakegun jolas mota ohikoenak:

  • Aurkezpenekoak edo ezagutza jolasak: joku hauen funtsa haurrek elkar ezagut dezaten da, bai beraien izenak ezagutzeko, baita beraiei buruzko beste edozein gauzei buruzko informazioa jasotzeko ere.
  • Baieztapen edo konfiantza jolasak: edozein arraziorengatik haurren artean sortu daitezkeen konfiantzarik ezak gutxitzeko eta batak bestearengan sinesteko egiten dira, baita norberarenganako konfidantza indartu edo berreskuratzeko ere.
  • Komunikazioa eta kooperazioa: elkarrekin lan egiteko eta horrela komunikatzen eta elkar lan egiten ikasteko balio dute.
  • Distentsiozkoak: egoera korapilotsuen aurrean edo tentsio handiko egoerak baretu eta aurrera eramateko jokoak dira.
  • Animaziozkoak: haurren animoak behera egiten duenean erabiltzeko egokiak, modu honetan beraien autoestima igo edota berriz ere animatzeko.
  • Ebaluaziozkoak: aurretik egin diren ekintza edo jardueren inguruko iritziak eta kritikak jasotzeko. Horrela funtzionamendua hobetu daiteke eta edozein unetan egin daitezke (ez amaieretan bakarrik).
  • Gaubelak: gauez egin ohi diren jolasak; duten helburuaren arabera funtzio bat edo beste bat beteko dute.



2010/02/16

Talde dinamikak

Taldea oso dinamikoa den egitura da, bertan aniztasun handiko pertsonek parte hartuko baitute eta gertaera eta espazio anitzetan emango baitira prozesu ezberdinak. Hala, taldeako kideen adinaren eta kopuruaren arabera aldatu egingo da jarraitu beharreko bidea. Hala ere, taldean ematen diren kontu asko errepikatu egiten dira, talde tipologia ezberdina izan arren.

Talde dinamika eta honen inguruko lanketa orain berrogeita hamar urte inguru hasi zen, Kurt Lewin izan zelarik sortzailea. Hemendik abiatuz eta pixkanaka taldearen inguruko ikerketak, hausnarketak, taldean lan egiteko metodoak... ugaritzen joan dira, egun duten hedapen zabala izan arte.

Denborarekin dinamika hitza, eta ondorioz talde dinamika, esanahi ezberdinak bilduz joan da eta beraz garrantzitsua da zertaz ari garen argitzea. Hona hemen hiru esanahi desberdin:

  1. Talde bat deritzoguna elkartzen denean, egoera horretan ematen diren fenomeno ezberdinen multzoa. Hau da, talde baten historia edo garapenean gertatzen den guztia.
  2. Psikologiako adar bat bezala definitu izan da talde dinamika, psikologiatik eratortzen den zientzia edo ikerketa. Talde dinamikak, giza taldeek jokatzeko duten modua aztertzeko, ikerketa metodo zientifikoak aplikatzea du helburu.
  3. Gero eta gehiago erabiltzen den esanahia, zientzia puru baino, zientzia aplikatu bat litzateke; hau da, taldeekin lan egiteko metodo praktikoen multzoa. Zentzu honetan, agian, talde dinamika baino "talde dinamikan oinarrituriko lanerako teknikak" izango genituzke mintzagai.

Jokoak - Dinamikak

Joko eta dinamikaren arteko desberdintasuna bereiztea eta termino bat ez bestearekin nahastea garrantzitsua da. Maiz sinonimotzat hartzen ditugu, baina jokuaren helburu bakarra ondo pasatzea da. Hau dinamika bat bihurtuko da helburu jakin batera bideratzen dugun unean.


Horregatik hezkuntzan jolasak erabili nahi ditugunean beharrezkoa da hori kontutan hartzea eta jolasak helburu jakin baterantz bideratzea. Hala egin ezean jolasak ez baitigute hezitzeko balioko.


2009/11/04

Esanahia

Jolasa:

·
Atsegin edo atseden hartzeko edozein jarduera, olgeta, joko (dirurik jokatzen ez dena) edo kirol. (Harluxet hiztegi entziklopedikoa)

· Actividad que se realiza con el fin de divertirse, generalmente siguiendo determinadas reglas. (www.definiciones.com)

· Ejercicio recreativo sometido a reglas, y en el cual se gana o se pierde. (diccionari de la Real Academia)

· La actividad recreativa que cuenta con la participación de uno o más participantes es conocida como juego. Su función principal es proporcionar entretenimiento y diversión, aunque también puedo cumplir con un papel educativo. Se dice que los juegos ayudan al estimulo mental y físico, además de contribuir al desarrollo de las habilidades prácticas y psicológicas.
El juego puede ser definido tanto por el objetivo que sus jugadores tratan de alcanzar como por el conjunto de reglas que determinan qué es lo que pueden hacer estos jugadores. (http://definicion.de/juego)

Jolasa: jatorri etimologikoa

Jolasaren inguruan hizketan hasi aurretik interesgarria izan daiteke lehenik eta behin tartetxo bat hartu eta jolasa hitzaren jatorriari erreferentzia egitea, nondik datorkigun ikertzea; lagungarria izan baitaiteke gerora honen inguruan aurki ditzakegun definizioak aztertzeko.

Joko = iocus

Jolasa edota joko hitza latineko "iocum" edo "iocus" eta "ludus-ludere" hitzetik datorkigu. Honek bidertsioa, grazia, txantxa, denbora-pasa, broma, txistea... esan nahi du. Aldi berean, atsegin-iturri dibertigarria da eta, oro har, jarduera kitzikagarriari, askatzaileari eta arbitrarioari ere egiten dio erreferentzia.

Jokatu = iocari


Latinetik datorkigun "iocari" hitzetik datorkigun jokatu berbak entretenitzeko edo dibertitzeko asmoz zerbait alaitasunez egitea esan nahi du.